XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. ATALA EBAKIDUR JARKIMENA Kanpotiko zimendapen-zamak ipintzen direnean, tentsioak zelan zolu-moltsoratuak diren 2. atalak deskribatu zuen.

Zoluratutako tentsioak bai normalak edo bai ebakidur tentsioak zirela eta tentsio hauen arteko erlaziotasunak 2.5 ekuapenaren bidez edo Mohr diagramaren bidez, 2.5 irudian bezala, hauteman daitezkeela erakutsi zen.

Tentsio bertikalek zimenduen apalpenetan dauzkaten garrantzia eta eragina 4, atalean erakutsia izan zen.

Zimenduetako zamen, lubakien edo induspenen, ur-mailen aldapenen, etabarren ondorio bezala induzi daitezkeen ebakidur tentsioen garrantzia deskribatzen du atal honek.

Aurkako ormetako problemetan eta euspen-ahalmenaren problemetan ebakidur tentsioek duten eragina 6. atalean deskribatzen da.

Problema guztiotan, ipinitako ebakidur tentsioek zoluaren ebakidur jarkimena ez dutela gainditzen eta porrota ekiditeko sentzuzko segurtasun-faktore bat dagoelaz ziur izan behar da.

5.1.- Harearen Ebakidur Jarkimena Harearen ebakidur jarkipenaren printzipioa 5.1 irudian agertzen diren eredu bakunen bidez erakuts daiteke.

Orain gogoan har dezagun metalezko xafla batetara lekedatua izan den lixa-paper larrizko (hare larrizko) txatal bat.

Hare bikorrak gainazal nahiko leun batez ukipena badaukate 5.1(a) irudian erakusten aen eran, N indar normala handiagotzen bada T ebakidur indarra handiagotzen da 5.1(b) irudian agertzen den eran.